Tower Heist (euskaraz Dorre Lapurreta), 2011ko Brett Ratner estatubatuar zinema zuzendariaren lapurreta komedia film bat da. Ben Stiller, Eddie Murphy, Casey Affleck, Alan Alda, Matthew Broderick, Téa Leoni, Michael Peña eta Gabourey Sidibe aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York. Arthur Shaw (Alan Alda) bere langileei iruzur egin eta sosik gabe utzi dituen eskrupulurik gabeko aberats bat da. Langileek, Arthur bizi den eraikineko Johs Kovacs (Ben Stiller) arduraduna buru dutela, Arthurrek etxeorratz baten atikoan dagoen luxuzko apartamentuan lapurreta egitea erabakiko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak