Torroella de Montgrí Kataluniako kostaldeko udalerria da, Baix Empordà eskualdean eta Gironako probintzian kokatua. L'Estartiteko portua eta izen bereko herri turistikoa udalerriaren barruan dago.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 11.598 biztanle zituen. 65,61 km²-ko azalera du. 2017an , aldiz, 11.516 pertsona bizi ziren bertan herrian.
Ter ibaia udalerri honetan itsasoratzen da.
Geografia
Kokapena
Iparraldean Bellcaire d'Empordà eta L'Escala , hegoaldean Pals , ekialdean Mediterraneoa itsasoa eta mendebaldean Ullà , Fontanilles eta Gualta udalerriak ditu mugakide.
Inguru naturala
Parc Natural del Montgrí, les Illes Medes i el Baix Ter natura parkearen barruan dago, Montgrí mendigunearen azpian, 200-300 metroko altuera duten mendiek osatutakoa.
Dunak eta padurak osagai bereziak dira udalerriaren paisaian. Kostaldetik kilometro batera Medes uharteak kokatuta daude.
Demografia
Ondarea
Portal de Santa Caterina eta Torre de les bruixes Erdi Aroko harresien aztarnak dira.
Castell de Montgrí gaztelua, izen bereko mendiaren gainean kokatuta eta XIII. mendearen amaieran eraikitzen hasitakoa.
Palau lo Mirador jauregi Erdi Arokoa.
Sant Genís eliza gotikoa.
Museu de la Mediterrània.
Pertsona ezagunak
Ikus, gainera
Kanpo estekak