Tom Thomson edo Thomas John Thomson (Claremont, Kanada, 1877ko abuztuak 5 – Canoe lakua, Algonkin parkea, 1917ko uztailak 8) kanadiar margolaria izan zen.
Biografia
1913 eta 1917 arteko udetan basozain lanean aritu zen Algonkin parkean, Ontarion. Paisaien irudi asko egin zituen bertan, gero neguan margotzen zituen koadroetarako zirriborro eta eredu gisa.[1]
1917an istripua izan zuen Canoe lakuan eta itota hil zen bertan.
Lana
Seattleen 5 urtez lan egin ondoren, 1905ean Toronton aritu zen lanean marrazkilari eta grabatu egile moduan Tom Thomson.
1906an olio pinturak margotzen hasi zen eta hurrengo urtean Grip Limited, Engravers estudioak kontratua egin zion eta 1912an Rous and Mann Press limited argitaletxean. Bertan ezagutu zituen Zazpikoen Taldeko beste kideak eta Torontoko Arts & Letters Club elkarteko (‘Arteak eta letrak klubeko) kideak.
Estudioa izan zuen Studio Building eraikinean A. Y. Jackson eta Franklin Carmichael artistekin batera.
Bere lanetan hainbat eragin islatzen dira: Arts and Crafts Exhibition Society elkartearena (‘Arte eta artisau erakusketa elkartea’), Eskandinaviako pintura garaikidearena, Buffaloko 1913ko erakusketan Zazpien taldeko Lawren Harris eta J.E.H. MacDonald kideek antolatutakoa; eta bere lagun eta kideena.
Artista bizitza laburra izan zuen: 5 urtekoa, baina bere arte lanak giltzarri izan ziren Kanadako pinturaren eboluzioan, paisaia eta naturaren irudi ikusgarriak egin baitzituen.
Artelan nabarmenenak
- Mendiko loreak, 1915.
- Forest Undergrowth I, 1916.
- The Jack Pine (‘Labradorreko pinua’), 1917, Ottawako Galeria Nazionala.
- Le pin, 1917, Ontarioko Arte Galeria.
- Apirila Algonkin parkean , 1917.
- Algonkin parkea
Erreferentziak
Kanpo estekak