Irlanderazko An Tulcha izenak "uholdea" esan nahi du, sarritan egiten baitu gainez ibaiak. 2002 eta 2005eko uholdeak gogorrak izan ziren.
Ibilbidea
Ibai motza da, 22 kilometro inguru baino ez baititu. Meatheko konderrikoDunshaughlin herriaren ekialdean sortu eta Dunboyne zeharkatu ondoren Dublinen sartzen da. Hemen Blanchardstown pasa eta azkenik Clontarfen itsasoratzen da, Irlandako itsasoan. Ibaiaren ahoan hainbat uharte ditu, Bull eta Clontarf uharteak besteak beste.