Tokugawa Ieharu (japonieraz: 徳川家治?, 1737ko ekainaren 20a-1786ko irailaren 17a)
Japoniako Tokugawa shogunerriko hamargarren shoguna izan zen, 1760 eta 1786 bitartean gobernatu zuelarik.
1782an, Tenmeiko Goseteari aurre egin behar izan zion. 1784an, sekulako iskanbila sortzen da shogunerriko kideen artean, shogunaren kontseilari buruzagiaren (wakadoshiyori) semea Edo gazteluan hila izan ondoren. Gertaera honen ondoren, shogunerriari erreformak egiten zaizkio.
1786an hil egin zen eta Edo hirian lurperatua izan zen.