Tobruk, 1967ko Arthur Hiller kanadar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra film bat da. Rock Hudson, George Peppard, Nigel Green eta Guy Stockwell aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1942ko iraila. Donald Craig maiorra (Rock Hudson) eta Kurt Bergman kapitaina (George Peppard) juduez eta britainiarrez osatutako talde bateko kideak dira, beren helburua Tobruk hirira iritsi eta Egiptora Suezeko kanala bereganatzeko asmoz doan Erwin Rommel mariskalaren Afrika Korps gudarostearen erregai erreserbak suntsitzea izango da.
Aktoreak
Kanpo estekak