51 km2-tan hedatutako eremu osoak 25 sumendi hartzen ditu barne, ezagunenak Montaña de Fuego, Montaña Rajada eta Caldera del Corazoncillo izanda.
1730 eta 1736an izan ziren azken erupzioak. Lehenengoa izugarria izan zen, eta uhartea itxuraldatu zuen erabat, bederatzi herri desagerraraziz: Tingafa, Montaña Blanca, Maretas, Santa Catalina, Jaretas, San Juan, Peña de Palmas, Testeina eta Rodeos.