1.228.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 2.840.000 biztanle bizi ziren bertan. Horietako soilik 1.700.000 mintzatzen dira tibeteraz. Dentsitate txikiena duen Txinako lurraldea da, bi biztanle kilometro koadroko bakarrik.
Inguru naturala eta kokapena
Tibeteko lurralde autonomoa, Txina mendebaldeko probintzia da, Xinjiang probintziaren atzetik, Txinako bigarren handiena. Lurraldearen mugakideak honakoak dira: Xinjiang lurralde autonomoa ipar-mendebaldean, Qinghai probintzia ipar-ekialdean, Sichuan probintzia ekialdean, Yunnan probintzia hego-ekialdean, eta Nepal eta India hegoaldean.
Lurralde autonomoaren hiriburu eta hirirk handiena Lhasa da, 250.000 biztanle inguru zituen 2004ko erroldaren arabera.