Thelma Esperanza Aldana Hernández (Gualán, 1959ko irailaren 27a) Guatemalako abokatu, notario eta politikaria da, 2014tik 2018ra fiskal nagusi eta Ministerio Publikokoeta buru izan zen. aurretik Organo Judizialaren eta Auzitegi Goreneko presidentea izan zen. Movimiento Semilla alderdi politikorako Guatemalako presidentetzarako aurre-hautagaia zen, baina bere hautagaitza ez zuten onartu.[1]
Biografia
Guatemalako San Carlos Unibertsitatean lizentziatua da eta Prozedura Kriminaleko Zuzenbidean masterra du. 2009tik 2014ra Guatemalako Justizia Auzitegi Goreneko magistratua izan zen. 2011ko urriaren 13tik 2012ko urriaren 13ra bitarteko Justizia Auzitegi Goreneko presidente hautatu zuten. 2014ko maiatzean, izendapen batzordeek aukeratua eta Otto Pérez Molina presidenteak izendatua Ministerio Publikoko burua izan zen 2018ko maiatzera arte.[2] [3] [4] [5]
Fiskal nagusi eta Ministerio Publikoko buru izan zenean, Guatemalako Inpunitatearen Aurkako Nazioarteko Batzordeko (CICIG gaztelaniaz), Iván Velásquez Gómez-ekin batera, goi mailako hainbat ikerketa zuzendu zituzten, La Línea kasua barne, Otto Pérez Molina eta Roxana Baldettiren, preseidentea eta presindente-ordea hurrenez hurren, atxiloketak burutuz. Álvaro Colom, Álvaro Arzú eta Jimmy Morales Cabrera presidenteen kontrako beste kasu batzuk ere zuzendu zituen.[6] [7] [8] [9] [10]
2019ko hauteskunde orokorretan Movimiento Semillaren eskutik lehendakari gai aurkeztu zen. [11] [12] 2019ko martxoaren 10ean, alderdi horretako presidentetzarako hautagai izendatu zuten Jonathan Menkos-ekin batera.[13] Presidentetzarako hautagai gisa erregistratu aurretik, Ministerio Publikoak bere aurkako atxilotze agindua eman zuen bera El Salvadorren zegoela. Ondoren, Estatu Batuetara jo eta 2020an, Trumpen administrazioak asilo politikoa eman zion.[14]
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
Kanpo estekak