Claudia Paz y Paz

Claudia Paz y Paz

(2016)
Programa Zuzendaria

2019ko otsaila -
OAS Secretary for Multidimensional Security (en) Itzuli

2017ko martxoaren 1a -
Guatemalako Fiskal Nagusia

2010eko abenduaren 9a - 2014ko maiatzaren 17a
Bizitza
JaiotzaGuatemala, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakaktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea, abokatua, fiskala, ikertzailea eta epailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Paz y Paz (ezkerrean) GIEIko gainerako kideekin Alejandro Valencia (erdian) eta Ángela María Buitrago (eskuinean)

Claudia Paz y Paz Bailey (Guatemala, 1967) Giza eskubideen defendatzailea, zuzenbide penalean "cum laude" doktorea[1], akademikoa, epailea eta auzilaria.

Guatemalako Fiskal Nagusi ohia eta Ministerio Publikoa zuzendu zuen lehenengo emakumea. Ertamerika eta Mexikorako Justizia eta Nazioarteko Zuzenbide Zentroaren (CEJIL) zuzendaria da.[2] Iniciativa de Liderazgo de la Justiciako kide aktiboa.

Ibilbidea

Epailea

Guatemalan epaile zela, krimen antolatuaren kontrako hainbat kasu zuzendu eta epaitu zituen. Ondorioz, bere bizitzaren aurkako mehatxuak jaso zituen.[3]

Fiskal Nagusia eta Ministerio Publikoaren burua (2010-2014)

2010ean, Guatemalako Fiskal Nagusi izendatu zuten. Álvaro Colom lehendakaria zela kargua hartu zuen, lehenengo emakumea izanik.[4] Otto Pérez Molinarekin ere karguan jarraitu zuen.[5]

Ezaguna da Efraín Ríos Montt estatuburu ohiaren eta Dos Erres sarraskiaren egileen aurkako kasuengatik. Ministerio Publikoko Fiskal Nagusi gisa, Guatemalako gerra zibilean egindako sarraskiengatik giza eskubideen urratzaileak epaitu eta kondenatu zituen.[6][7]

Agintaldiko lehen sei hilabeteetan aurreko hamarkadan baino droga trafikatzaile gehiago atxilotu zituzten, Los Zetas taldeko 90 bat kide. Bere gidaritzapean, Guatemalan gehien bilatzen ziren 10 pertsonetatik bost harrapatu zituzten. Bizitzaren aurkako delituen inpunitatea %30 jeitsi zuen eta emakumezkoen aurkako indarkeria kasu eta homizidioak 10 aldiz gehiago ebatzi ziren aurreko administrazio guztietan baino. [8][9]

GIEI-ko Ikerlaria

2014an, Ayotzinapako, Mexiko, 43 gazteen desagerpena ikertu zuen GIEI, ikertzaile independienten taldearekin batera, Giza Eskubideen Komisio Interamerikanoaren eskariz.[10] [11]

2018an, Daniel Ortegaren gobernuan,Nikaraguan egondako istiluen kontrako errepresioak ikertu zituen taldearen parte izan zen.[12][13]

OEA

2017an, Dimentsio Anitzeko Segurtasun Idazkaria izendatu zuen OEA-k.[10]

CEJIL-eko zuzendaria

2018az geroztik, Ertamerika eta Mexikoko Programa zuzentzen du Justizia eta Nazioarteko Zuzenbidearen Zentroaren (CEJIL ), Sistema Interamerikanoaren aurrean giza eskubideak defendatzen dituen erakundea.[2]

Sariak eta Aitorpenak

International Crisis Group "bakearen bila" sarien testuinguruan Hillary Clinton-ek (eskuma) Paz y Paz-i (ezkerra) emandako agurra
  • 2011an, International Crisis Group "Bakearen bila" sarien tentuinguruan, AEBetako Estatu idazkariak, Hillary Clintonek, omendutako lau emakumeetako bat izan zen, gatazka egoeran dauden herrialdeetan gizarte baketsu, justu eta irekiak sustatzeagatik.[3]
  • 2012an, Asociación de Estudios Latinomericanos (LASA) / Oxfam America Martin Diskin Memorial Lehiaketa lortu zuen, ikerketa zorrotza eta giza eskubideen aldeko aktibismoa uztartzeagatik.[14]
  • 2012an, Forbes "Mundua aldatzen duten bost emakume boteretsuenen" artean izendatu zuen.[15]
  • 2013an, BBC-ren 100 Emakume zerrendan sartu zen, baita eztabaidetan parte hartu ere. [16]
  • 2013an, Judith Lee Stronach Giza Eskubideen saria jaso zuen, The Center for Justice & Accountability elkartearen eskutik.[17]
  • 2013ko Bakearen Nobel Sarirako hautagai izan zen.[18]
  • 2013an, Espainiako Estutauak Orden Isabel la Catolica saria eskaini zion.[1]
  • 2014an, Alemaniaren eskutik Cruz de Comendador de la Orden del Mérito jaso zuen.[19]
  • 2014ko Washingtoneko Latinoamerikako Gaietarako Bulegoak (WOLA) emandako Giza Eskubideen Saria jaso zuen.[20]
  • 2015ean, Civil Courage Prize jaso zuen.[21]
  • 2015ea, Georgetowneko unibertitsatearen eskutik Zuzenbidean Honoris Causa jaso zuen.[10]
  • 2016an, Outstandig Upstander Award jaso zuen, World Without Genocide-ren eskutik. [22]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) EFE. (2013-11-21). «España condecora con la Orden Isabel la Católica al Fiscal General de Guatemala» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  2. a b «Claudia Paz y Paz asume la dirección de CEJIL en Centroamérica y México | CEJIL» www.cejil.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  3. a b (Ingelesez) «Guatemala's First Female Attorney General Takes On Country's Biggest Criminals» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Quién le teme a la fiscal guatemalteca Claudia Paz y Paz?» BBC News Mundo 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Paz y Paz, una fiscal tras los pasos de exmilitares y narcos en Guatemala» BBC News Mundo 2013-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  6. «CJA : Guatemala Attorney General Claudia Paz y Paz» web.archive.org 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  7. (Ingelesez) «Guatemala: one woman's campaign against violent crime and corruption | Mark Tran» the Guardian 2013-10-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  8. «Claudia Paz y Paz | Vital Voices» web.archive.org 2014-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Los 14 días de arraigo de Claudia Paz que ningún medio contó» Nómada, Guatemala. 2014-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  10. a b c (Gaztelaniaz) Hora, Diario La. (2017-02-03). «Claudia Paz y Paz, nueva Secretaria de Seguridad Multidimensional de la OEA» La Hora (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  11. (Gaztelaniaz) Pellecer, Martín Rodríguez. (2015-02-13). «Claudia Paz y 4 expertos rebatirán versión del gobierno mexicano sobre 43 estudiantes» Nómada, Guatemala. (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  12. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. «Claudia Paz y Paz integrará comisión que investigará los hechos violentos en Nicaragua» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  13. (Gaztelaniaz) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Ex fiscal general de Guatemala Claudia Paz y Paz: se debe restablecer la alianza para exigir "el fin de la impunidad" | DW | 06.09.2019» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  14. (Ingelesez) «Guatemala’s First Female Attorney General Claudia Paz y Paz to speak about the challenge of violence and organized crime in post-conflict Guatemala» Latin American Studies (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  15. (Ingelesez) McPherson, Susan. «Melanne Verveer: The 5 Most Powerful Women Changing The World In Politics And Public Policy» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  16. (Gaztelaniaz) «100 mujeres: las participantes del gran debate» BBC News Mundo 2013-10-21 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  17. www.womenslinkworldwide.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  18. (Gaztelaniaz) «Los favoritos al Nobel de la Paz 2013» La Vanguardia 2013-10-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  19. (Gaztelaniaz) C.V, DEMOS, Desarrollo de Medios, S. A. de. (2016-01-19). «La Jornada: Claudia Paz y Paz y la campaña contra el GIEI» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  20. (Ingelesez) wola. (2014-11-13). «WOLA’s 2014 Human Rights Awards» WOLA (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  21. «Civil Courage Prize: 2015 Honorees» www.civilcourageprize.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  22. (Ingelesez) Claudia Paz y Paz (2016) « World Without Genocide - Making It Our Legacy. (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).

Kanpo estekak