Theater am Schiffbauerdamm Alemaniako Berlin hiriburuaren erdigunean dagoen antzoki ezagun bat da, Berlin-Mitte barrutian. Spree ibaiaren iparraldeko ertzean dago.
1892ko azaroaren 19an inauguratua izan zen. Nazionalsozialismoaren garaian Kraft durch Freude erakundearen egoitza izan zen. Aldiz, 1954. urtetik aurrera, 1949an Bertolt Brecht olerkari eta dramagileak eta bere emaztea zen Helene Weigel aktoreak elkarrekin sortu zuten Berliner Ensemble antzerki konpainia ospetsuaren egoitza bilakatu zen.
Iruditegia
Kanpo estekak