The Wolfman (euskara Otsogizona), 2010eko Joe Johnston estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. 1941eko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da. Benicio del Toro, Anthony Hopkins, Emily Blunt, Hugo Weaving eta Geraldine Chaplin aktoreek antzeztu zuten.
Makillaje onenaren Oscar Sariaren (Dave Elsey ) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lawrence Talboten (Benicio del Toro) haurtzaroa gau batez bere ama Solana (Cristina Contes) hil zenean amaitu zen. Blackmoor jaioterria laga zuen baina gertakaria ahaztu eta bere onera itzultzeko urteak behar izan zituen.
Egun batez, bere anaia Benen (Simon Merrells) emaztegaia den Gwen Conliffek (Emily Blunt) hura bilatzen lagundu diezaion eskatuko dio, desagertua baita. Orduan, Talbot etxera itzuli eta izaki basati eta odolzale batek eskualdeko baserritar asko hil dituela jabetuko da. Laister ilargi beteko gauetan biktimak otsogizonetan bilakatzen dituen madarikazio baten berri izango du. Sarraskia amaitu eta maaitemindu den emakumea babesteko, Talbotek herritik hurbil dauden basoetan ezkutatzen den izaki beldurgarria suntsitu beharko du. Azkenean, haren bila atera, eta berak ere inoiz usteko ez lukeen alde ilun eta bssatia ere baduela ohartuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak