Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2029. urtean, Los Angeles, makinak munduan jaun eta jabe dira. Haien aurka, 1980ko hamarkadan jaiotako John Connor buruzagi dutela, gizaki matxinoek borrokan dihardute. Matxinada hori behin-betiko amaitzeko, makinek Terminator (Arnold Schwarzenegger) modeloko robot edo cyborg hiltzaile bat iraganera bidali dute, haren ama Sarah Connor (Linda Hamilton) hil dezan, John Connor jaio ez dadin. Sarah babesteko, Connorrek etorkizunetik Kyle Reese (Michael Biehn) soldadua bidali du.