The Ring, Ring Magazine ere deitua, 1922an argitaratu zen lehenengo aldiz boxeo aldizkari estatubatuarra da. Bere hastapenetan boxeoari eta borrokari buruzko aldizkaria izan zen baina lehenengoan espezializatu zen. Gaur egun, Oscar De La Hoyaren Golden Boy Enterprises konpainiarena da.
Historia
Nat Fleischer-ek editatu zuen lehen aldiz, boxeolari ezezagunak famatu egiten lagunduz eta eguneko gertaerarik handienak biltzen zituen. Dan Daniel aldizkariaren sortzailekidea eta kolaboratzaile nagusia izan zen, zeinari "Boxeoaren Biblia" deitu zion.
1977an, aldizkariaren hiru bertsio sortu ziren nazioartean. Lehenengoa gaztelaniazko bertsioan izan zen, Ring en espaƱol izenekoa eta Venezuelan argitaratu eta gaztelaniazko herrialdeetara eta Estatu Batuetara banatu zena, 1985era arte. Japoniako bertsio bat ere bazegoen, Tokion argitaratua, eta frantsesezko bertsio bat, Parisen argitaratua.
Kanpo estekak