The Raven (euskaraz Belea) 2012ko James McTeigue australiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. John Cusack, Alice Eve, Brendan Gleeson eta Luke Evans aktoreek antzeztu zuten.
Filma Edgar Allan Poeren bizitzaren azken egunetan girotua dago, idazlea kalean oso egoera mental eta fusiko kaskarrean eta beste norbaiten arropaz jantzia eta behin eta berriz Reynolds abizena errepikatuz topatu ondoren hil omen zen.
Filma Baltimore hirian girotua egon arren, Budapest hirian eta Serbian filmatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1849, AEBetako Baltimore hiria. Zenbait poliziek eraildako emakume baten gorpua topatu berri dute, une beretxuan, tximini baten barnean 12 urteko mutiko baten gorpua aurkitu dute. Lehen ikerketen arabera, Serieko-hiltzaileei hiltzaileak beraren hilketak direla azaleratuko da.
Emmett Fields (Luke Evans) inspektore ospetsuak kasua argitzeko ardura jaso du. Hiltzaileak bere hilketak burutzeko Edgar Allan Poe (John Cusack) idazlearen kontakizunetan oinarritzen denez, Fieldsek Poe galdekatuko du. Ondoren, inspektoreak idazlearen laguntzaz kasua ikertzen eta bere hilketak burutzen jarraitzen duen serieko hiltzailea atzematen saiatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak