The Purge frankiziaren filmeetako bat da, aurrez estreinatutako The Purge (2013) eta The Purge: Anarchy (2014) filmeen jarraipena, eta era berean The First Purge (2018) jarraipena izan du.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Leo Barnes (Frank Grillo) polizia sarjentu ohiak bere semea erail zuen gizonaz ez mendekatzea erabaki zuenetik jada bi urte igaro dira. Orain, Barnes AEBetako lehendakaritzarako hauteskundeetarako aurkeztu eta Urteroko Purgaren aurka dagoen Charlie Roan (Elizabeth Mitchell) senataria babestea helburu duen arduraduna bilakatu da. Purga honetan edozein motako delituak burutu daitezke, hilketa barne, inongo zigorrik jaso gabe. Roanek jarduera horrekin kaltetuenak txiro eta maila sozial apaleko biztanleak direla iritzi du.
Aktoreak
Frank Grillo: Leo Barnes, polizia sarjentu ohia, honakoan Charlie Roanen segurtasun arduraduna bilakatua
Elizabeth Mitchell: Charlene "Charlie" Roan senataria eta Purgaren Aurkako Plataformaren hautagaia