The Producers (euskaraz Ekoizleak) 1968ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia musikal film bat da. Zero Mostel, Gene Wilder, Kenneth Mars eta Dick Shawn aktoreek antzeztu zuten.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Mel Brooks) irabazi eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (Gene Wilder) izendapena jaso zuen. Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo Musikalaren (Zero Mostel) eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globo Sariaren (Mel Brooks) izendapenak ere jaso zituen.
2001ean Tizenburu berdineko Brodwayko musikala eta 2005ean izenburu berdineko egokitzapen filma izan zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bi iruzurgileek, Max Bialystock (Zero Mostel) sosik gabe gelditu den Broadwayko ekoizle ustelak eta Leopold "Leo" Bloom (Gene Wilder) kontulari lotsati eta konpultsiboak, Brodwayko inoizko porrot ekonomiko handiena burutuz aberasteko egitasmoa dute, horretarako euren musikala burutzeko atso batzuei sekulako dirutza eskatuko diete. Antzezlan musikala inoizko ekoizpen txarrena izateko asmoz, biei bururatzen zaizkien beharrezko osagaiak guztiak prestatuko dituzte: umore zeharo lotsagabe eta gustu txarrekoa, alemaniar ahoskera latzak, homosexual estereotipoak, protagonista naziak eta antzerkigintzari buruzko txiste txar ugari.
Bi lotsagabeek antzezlanaren erabateko porrota, berau burutzeko atsoen dirutza guztia bereganatzeko aitzaki bikaina izango dela aurreikusia dute.
Aktoreak
Kanpo estekak