The Prince of Tides (euskaraz Itsasaldien Printzea) 1991an Barbra Streisand estatubatuar zinema zuzendari, aktore eta kantautorearen amodiozko filma bat da. Pat Conroy idazlearen izen berdineko The Prince of Tides eleberrian oinarritua dago. Bertan, Nick Nolte, Barbra Streisand, Blythe Danner, Kate Nelligan, Jeroen Krabbé, Melinda Dillon, George Carlin eta Jason Gould aktoreek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan, aldiz Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama irabazi zuen.
Arguementua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Tom Wingo (Nick Nolte) Hego Carolinako irakasle eta amerikar futboleko entrenatzailearen Savannah (Melinda Dillon) arreba bikiak bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, bien ama Lilak Tomi arrebaren psikiatra den Susan Lowenstein-i (Barbra Streisand) laguntzeko New Yorkera joan dadin eskatzen dio. Halere, Tomen inkonszienteak arrebaren sekretuak psikiatrari azalerazteko uko egiten du, sekretu horiek Tomenak ere baitira, honela piskanaka anai-arreben familia disfuntzinalaren sekretuak argitara agertzen hasiko dira.
Savannah, New Yorkeko olerkari ospetsuak bere buruaz beste egiten berriz ere saiatzen denean, Tom bere mundu seguru eta aspergarritik atera eta New Yorkera arreba laguntzera joango da. Savannah, halere, egoera disoziatuan dagoenez hari laguntzea ezinezkoa egingo zaio. Haren psikiatra Susan Lowenstein Tomen laguntzari esker bere gaixoaren arazoen tamainaz jabetuko da, gainera Tom eta Susan maiteminduko egingo dira, azkenean Tomek ordurarte dibortziatua zegoen emaztearekin zituen arazoak konpondu eta familiaren etxera itzuliko da.
Aktoreak
Kanpo estekak