The Platters Estatu Batuetako Los Angelesen 1953an sortutako rhythm and blues eta doo wop estiloko abeslari taldea izan zen. Bos abeslari ziren, lau gizon eta emakume bat. 1960ko hamarkadaren bukaeran desegin ziren. Haien abesti batzuk benetako klasikoak bihurtu dira, esaterako Only You (And You Alone).[1][2]
Historia
The Platters Los Angelesen eman zioten hasiera beraien musika ibilbideari. Hasieran doo wop taldea zen. Lehenengo grabazioak Federal sigiluarekin egin zituzten; Federal King Records enpresaren subsidiarioa zen. Lehenengo grabazio horiek gero garatuko zuten estiloarekin lotura eskasa zuten; gehien batean beste taldeen imitazioak ziren. Egoera hori Buck Ram managerrekin aldatu zen. Ramek arrunta zen talde bat XX. mendeko talde garrantzitsuenetariko bat bihurtu zuen. !954an Ramek Los Angelesen bazuen talentu berriak bilatzeko bulego bat. Beste gauzen arten Mills Music argitaletxerako lanak idazten eta prestatzen zituen. Lehenengo taldeekin hasi zen: The Three Suns, pop taldea, eta The Penguins. Ondoren etorri ziren The Platters.
Ramek The Platters Federal sigilutik atera zuen eta sortzen ari zen Mercury Records enpresarekin lanean jarri zuen. Konpainia horren bidez pop munduarekin lotu zen taldea. Ondoren, Ramek taldea berrantolatu zuen: Tony Williams-ek tenore ahotsatik gertu zegoen eta haren gainean jarri zuen taldearen pisu guztia. Taldea beste partaide batekin handitu zen, Zola Taylor. Aldaketekin eta Ramek prestatutako pop-letrekin taldeak gora egin zuen. Garaian lehen postuetara heldu zen lehen talde beltza izan zen The Platters. Doo wop talden artean erromantikoenaren kutsuarekin banan-banan arrakastak lortu zituzten: "Only you", "The great pretender", "My prayer", "Twilight time", "Smoke gets in your eyes", "Harbor lights".[3]
1961ean Williams-ek taldea utzi zuen. Hala ere The Platters-ek jarraitu zuen baina hamarkadaren bukaerarako desgertu zen.[4]
Diskografia
Musika-disko ugari plazaratu zituzten:
Txikiak
"I'll Cry When You're Gone / I Need You All The Time". Federal (urtarrila 1954)