The Nutty Professor (euskaraz Irakasle Txoroa) 1963ko Jerry Lewis estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile, aktore eta komedianteak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako zientzia-fikzioko eta amodioko komedia film bat da. Beraz gain, Stella Stevens, Del Moore eta Kathleen Freeman aktoreek ere antzeztu zuten. Filma berez, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Dr. Jekyll eta Mr. Hyde eleberri ospetsuaren parodia bat da.
1996an izenburu berdineko berregokitzapena estreinatu zen, honakoa Eddie Murphy aktoreak antzeztua.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Julious Kelp (Jerry Lewis) zorte txarreko bizitza soziala duen estatubatuar unibertsitate bateko kimika irakasle xelebre eta baldar bat da. Behinola, botika berri bat asmatu eta hartatik edaten bere nortasunaren aurkako pertsona bilakatzea lortu berri du: Buddy Love izeneko gizaseme dotore, interesgarri eta guztiz erakargarria... baina bi nortasun hauen gatazkak nahasmena eta sekulako une barregarriak ere sortaraziko ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak