The Naked Gun: From the Files of Police Squad! (euskaraz literalki Pistola Biluzia: Polizia Eskoadraren Txostenetatik!) 1988ko David Zucker estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta berak, Jerry Zucker eta Jim Abrahams gidoigileek idatzitako komedia film bat da. Hiruek sortutako Police Squad! umorezko telesailan oinarritua dago. Leslie Nielsen, Priscila Presley, George Kennedy, Ricardo Montalbán, O.J. Simpson, John Houseman, Nancy Marchand eta Susan Beaubian aktoreek antzeztu zuten.
Izandako arrakasta itzelari esker beste bi jarraipen izan zituen: The Naked Gun 2½: The Smell of Fear (1991) eta Naked Gun 33⅓: The Final Insult (1994).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Frank Drebin (Leslie Nielsen) Los Angeles hiriko Poliziaren Brigada Bereziko polizia da. Bere lagunik onena eta lankidea den Nordberg detektibea (O. J. Simpson) larriki zauritu dute eta droga trafikoa burutzea leporatu diote. Orduan, Frankek bere adiskidea nork hil duen topatzen saiatuko da. Bere ikerketak Vincent Ludwig (Ricardo Montalbán) negoziogizon aberatsaren aztarnaren atzetik jarriko du, hain zuzen ere, Elisabete II.a Erresuma Batukoaren (Jeannette Charles) bisitaldiaren antolaketaren arduraduna dena. Bienbitartean, Frankek Ludwigen laguntzailea den Jane Spencer (Priscilla Presley) emakume eder eta erakargarria ezagutu eta hartaz txora-txora eginda maiteminduko da.
Aktoreak
Kanpo estekak