The Mummy (euskaraz Momia) 1999ko Stephen Sommers estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Brendan Fraser, Rachel Weisz, John Hannah, Arnold Vosloo, Jonathan Hyde eta Kevin J. O'Connor aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hainbat jarraipen izan ditu: The Mummy Returns (2001), The Scorpion King (2002) eta The Mummy: Tomb of the Dragon Emperor (2008).
Soinu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
K. a. 1290. urtea, Antzinako Egipto, Tebas hiria. Seti I.a faraoiaren erregealdiaren azken egunetan, Imhotep (Arnold Vosloo) apaiza faraioaren Anck-Su-Namun emazteaz maiteminduko da. Hark Imhotepi Seti I.a erail ezkero faraoi berria bilakatuko dela aipatuko dio. Imhotepek faraioa erail eta ihes egitea lortuko du, baina faraioaren zaindari pertsonalek Anck-Su-Namun atzeman eta hil egingo dute. Imhotepek Hamunaptra hildakoen hirian Anck-su-Namun berpizten saiatzean faraioaren gerlariek atzeman egingo dute. Zigor gisa bizirik momifikatua izango da, bere gain egiptoarren madarikazio beldurgarriena ezarriko delarik, Hom Dai delakoa.
Jada XX. mendeko 1923. urtean, Evelyn (Rachel Weisz) eta bere anai Jonathanek (John Hannah) kaxa batean Hamunaptra hirira ailegatzeko mapa antzekoa topatuko dute. Halere, mapak istripu txiki bat jasatean, soldadu-ohia eta kaxaren jabe ohia den Rick O'Connell (Brendan Fraser) abenturazaleari hartaz galdekatzea erabakiko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak