Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bob Rainsford (Joel McCrea) idazle eta ehiztari ospetsua igerian irla txiki batera ailegatu da, hondoratze batetik onik atera den bakarra. Han bizi da harrera egingo dion Zaroff kontea (Leslie Banks).
Aldez aurretiko beste hondoratze baten erruz ere han dira bestelako gonbidatuak: Eve Trowbridge (Fay Wray), beronen neba Martin (Robert Armstrong), eta marinel bi. Zaroffek berehala azalduko dio Bobi zein den bere zaletasun handiena, ehiza mota berezia alegia. "Tigreak, akaso?" galde egingo dio Bobek.
Handik gutxira bi marinelak desagertu egiten dira, eta Evek horren errua Zaroff gaiztoarena dela uste du. Hurren Martin desagertzen da. Evek eta Bobek bisita egin dute Zaroffen garaikurren gelara, eta hara haien ustekabea, giza buru bat saritzat ikustean.