The Mask of Fu Manchu 1932an ekoiztutako abentura filma da Charles Brabin zuzendariak sinatua; Charles Vidorrek ere jardun zuen lanean, baina ez da ageri kredituetan. Boris Karloffek egiten du Fu Manchurena eta Mirna Loyk haren alabarena. Behialako Genghis Khan handiaren ezpata eta korazaren atzetik dabiltza istorioko pertsonaiak, ahalmen bereziak dituztelakoan. Fu Manchu doktorea Sax Rohmer idazleak sorturiko pertsonaia da, gaiztoetan gaiztoena, literatur pertsonaia landu eta bitxia, makina bat narraziotako protagonista. Film honetan, pertsonaiaren gainean egindako onenetako bat, Lewis Stone aktoreak gerora Indiana Jones irudikatzen duen antzeko heroia gorpuzten du.
Aktoreak
Kanpo estekak