The Little Girl Who Lives Down the Lane (euskaraz Bidezidorrean Bizi Den Neskatoa), 1976ko Nicolas Gessner hungariarrak zuzendutako beldurrezko thriller film bat da. Laird Koenig estatubatuar idazlearen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jodie Foster, Martin Sheen, Alexis Smith, Mort Shuman eta Scott Jacoby aktoreek antzeztu zuten.
Denboraren poderioz kultuzko film maila bereganatu du.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Maine, Rynn Jacobs (Jodie Foster) 13 urteko neska xarmangarria bere aita Lester Jacobs poetarekin txalet batean bizi da, kostaldeko herri txiki bateko bidezidor baten bazterrean. Baina itxurak engainagarriak izan daitezke: badira ia hilabeteak Jacobs jauna inork ikusi ez duela eta etxeak aitortu ezin daiteken sekretu bat ezkutatzen duela dirudi. Rynnek ia preso baten bizimodu bakartia darama, etxetik oso gutxi eta beharrezkoa denean bakarrik ateraz. Neska bitxia da, oso buruargia eta bere kabuz bizitzen dakiena, ezezagunen konpainia baino bakardadea nahiago duena. Baina pertsona batzuk bere bizitzan sartu nahiko dute, bere munduan...
Aktoreak
Kanpo estekak