The Lawnmower Man (euskaraz Belar moztailea), 1992ko Brett Leonard estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Stephen King idazlearen 1975eko izenburu berdineko kontakizun laburrean oinarritua dago. Jeff Fahey, Pierce Brosnan, Jenny Wright, Geoffrey Lewis eta Austin O'Brien aktoreek antzeztu zuten.
Lawnmower Man 2: Beyond Cyberspace (1996) jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lawrence "Larry" Angelo (Pierce Brosnan) zientzialariak Virtual Space enpresarentzat lan egiten du, bere lana tximinoekin errealitate birtuala eta drogen bidez haien adimena hobetzean datza, esperimentu honi 5 Proiektua deritzaio. Hurrengo urratsa gizakiekin probatzea izango da, horretarako Jobe Smith (Jeff Fahey) adimen urristasuna duen eta belar moztaile gisa lan egiten duen gizasemea hautatuko du. Baina Joben adimena hobetuz doan heinean Larryren kontrolpetik ihes egiten hasiko zaio.
Aktoreak
Kanpo estekak