The Langoliers (euskaraz Langolierrak) 1995eko Tom Holland estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko telesail labura bat da. Stephen King idazlearen Four past Midnight ("Gauerdiko Lauak") ipuin bildumako izenburu berdineko kontakizun laburrean oinarritua dago. Patricia Wettig, Dean Stockwell, David Morse, Mark Lindsay Chapman, Frankie Faison, Baxter Harris, Kimber Riddle, Christopher Collet, Kate Maberly eta Bronson Pinchot aktoreek antzeztu zuten.
1995eko maiatzaren 14tik 15era ABC telebista katean estreinatu zen eta bi atalez osatua dago.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Los Angelestik Bostonera doan Lockheed L-1011 hegazkineko bidaiari gehienak hegaldian zehar eta inongo azalpenik gabe desagertu dira, beren objektu pertsonalak bertan utziz. Eskifaiako 10 bidaiari bakarrik gelditu dira, gertaera jazo denean lo baizeuden. Baina ez dira gainontzeko bidaiariak bakarrik desagertu, baita gainontzeko munduko jendea ere. Aireportu abandonatuak, hiri hustuak... Non daude gainontzeko gizakiak? Hamar bidaiariek erantzun azkar bat topatu beharko dute, beren atzetik jarraika duten indar bitxiak atzeman aurretik...
Aktoreak
Kanpo estekak