The Game (euskaraz Jokoa) 1997ko David Fincher estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Michael Douglas, Sean Penn, James Rebhorn, Deborah Kara Unger, Peter Donat, Carroll Baker eta Armin Mueller-Stahl aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Nicholas Van Orton (Michael Douglas) dena bere eskura duen enpresaburu aberatsak bere urtebetze egunean Conrad (Sean Penn) anaiaren CRS gonbitee txartela opari gisa jasoko du, anaiaren esanetan CRS konpainiak bizitza dibertigarria egiten baidik. Nicholas konpainia hark berak lan egiten duen eraikineko solairu berberan bulegoa ezarri duela jabetuko da. Anaiak oparitutako txartelari buruzko azalpenak jakiteko asmoz bertaratuko da, bertan azalduko diotedibertitu dadin bereziki diseinatutako joko batean bere borondatez parte hartzean datzala. Nicholasek jokoan partehartzeari baiezkoa eman eta bere erreakzioak neurtzeko asmoz errutinako azterketa psikologiko eta fisikoak igaro beharko ditu. Egun hartan lantokia laga eta gero, gertakari bitxi batetik bestera igaroz joango da, betiere norbaitek atzeman nahi duela eta dena ihes egin ez dezan prestatua dagoelako susmoz. Jokoa aurrera doan heinean errealitatea eta irrealitatearen arteko muga zeharkatu eta partaideen bizitza gero eta arrisku handiagoan egongo da, eta azkenean pertsona bakoitzarentzat berariaz diseinatutako joko honen benetako helburua zein den ikusiko da.
Aktoreak
Kanpo estekak