The Far Horizons (euskaraz Zeruertz Urrunak) 1955eko Rudolph Maté austriar-hungariar zinema zuzendariaren abenturazko western filma bat da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1803. urtea. Thomas Jefferson (1801-1809) AEBtako presidentearen idazkaria den Meriwether Lewis kapitaina (Fred MacMurray) etxalde bateko luxuzko ospakizun batean etxalde hartako nagusiaren alaba den Virginiari maite duela esatekotan da. Une hartan bertan AEBek Frantziari Louisiana erosi eta presidenteak misio garrantzitsu baterako dei egin diola jakingo du: mendebaldeko lurralde berriak esploratzea. Lewisek presidenteari bere maila militar berdina duen eta adiskidea den William Clark (Charlton Heston) berarekin joateko eskatuko dio.
Aktoreak
Kanpo estekak