The Desert Fox: The Story of Rommel (euskaraz Basamortuko Azeria: Rommelen Istorioa) 1951ko Henry Hathaway estatubatuar zinema zuzendariaren gerra biografia film bat da. Erwin Rommel alemaniar militarraren bizitzan oinarritua dago. James Mason, Cedric Hardwicke eta Jessica Tandy aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1940ko hamarkadaren hasiera, Bigarren Mundu Gerra. Erwin Rommel alemaniar mariskalaren Afrika Korps gudaroste geldiezina Ipar Afrikan barna Egipto bereganatzeko asmoz doa, baina heuren ibilbideak El-Alameingo bigarren guduan etena izango du, Bernard Montgomery ingeles mariskalaren gidaritzapeko aliatuen gudarosteak garaitzea lortuko baidituzte. Une honetantxe, Rommelek, ordurarte bere leialtasuna hitzemana zion Adolf Hitler fürherra Alemaniarentzat buruzagi desegokia dela eta herrialdea galbidera daramala konbentzituko da. Ondorioz, Hitler hiltzeko konspirazio bateko arduradunetako bat bilakatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak