The Day the Earth Stood Still (euskaraz Lurra Oraindik Bazegoen Eguna) 2008ko Scott Derrickson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. >1951ko The Day the Earth Stood Still filmaren berregokitzapena da, eta era berean bi filmak 1951ko Harry Bates idazlearen Farewell to the Master ("Adio Nagusiari") kontakizun laburrean oinarrituak daude. Keanu Reeves, Jennifer Connelly, Jaden Smith, Kathy Bates, Jon Hamm, John Cleese eta Kyle Chandler aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1928, Indiako mendi elurtuetan eskalatzen dabilen alpinista bakarti batek esfera distiratsu bat topatu berri du. Ondoren, bapateko konorte galtze aldi baten ostean esnatu eta jada esfera desagertu egin dela eta eskuan zauri txiki bat utzi diola ohartuko da, baina ez da jabetuko bertatik bere ADN lagin bat eraman duela.
XXI. mendearen hasiera. Egun batez, Helen Benson (Jennifer Connelly) doktorearen etxean bapatean AEBtako Segurtasun Nazionaleko agenteak agertu, beraiekin eraman eta beste zientzialari batzuekin batera talde batean bilduko dituzte. Zergatia: espazioan topatu eta berehalakoan Manhattanekin talka egitera doan objektu misteriotsu bat azter dezaten nahi baidute. Baina espero zuten talka ez da gertatuko, Objektu Hegalari Ezezagunak Central Parken lurrartuko baitu. Hain egoera arriskutsuari jarraitzen dioten gertakizun harrigarriek Gizateria osoa zur eta lur utziko dute, eta Helenek Klaatu (Keanu Reeves) izakia ezagutuko du, Lurrera ustez asmo baketsuekin eta Gizateria arrisku batez ohartzeko etorri dela dioen gizaki itxurako estralurtarra...
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak