The Cable Guy (euskaraz Kablearen Tipoa) 1996ko Ben Stiller estatubatuar aktore eta zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzko filma bat da. Jim Carrey, Matthew Broderick eta Leslie Mann aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Steven Kovacsek (Matthew Broderick) bere betiko Robin neskalagunarekin (Leslie Mann) moztu ondoren etxebizitza berri batean bizitzen jarri da. Halako batean, etxean kable bidezko telebista instalakuntza ipintzera Ernie "Chip" Douglas (Jim Carrey) izeneko instalatzaile jator bat joango zaio. Chip eta Steven elkar ongi eraman, eta bien arteko adiskidetasun bitxi bati ekingo diote. Hasieran dena ongi joango da, gainera Steven berriz ere Robinekin itzuliko da, baina Chipek Stevenekin duen adiskidetasuna oso serio hartu du, jazartzaile neurotikoa bilakatuz. Zoritxarrez, Stevenentzat, itxuraz jatorra dirudien Chip denei ongi erortzen zaie, bai bere lagun, familia nahiz neskalagunari ere, izan ere, Chipek denak manipulatu baiditu eta honela engainuz Steven ustez gogaikarri hutsa dela ikusiarazi baidie, bere burua zuritu eta Stevenen ustezko amorruaren biktima gisa aurkeztuz. Honela, ustezko adikidetasun hura Stevenentzat sekulako amesgaiztoa bilakatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak