Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1960ko hamarkadaren hasiera, IrlandakoClones udalerria. Francie Brady (Eamonn Owens) irudimen handiko 12 urteko mutikoa da, baina bere etxeko giro kaxkarra eta gurasoek bere griña eta amets guztiak zapuzten dituzte. Inguratzen duen giro ilunari aurka eginez, eta aita alkoholiko (Stephen Rea) eta depresiodun ama (Aisling O'Sullivan) batekin batera bizi dela, Francis etsi-etsian bere eguneroko bizimodua ahazteko babesleku bat topatzen saiatuko da.