The Bonnie Banks o' Loch Lomond

The Bonnie Banks o' Loch Lomond
Jatorria
Argitaratze-data1841
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Loch Lomond aintzira.

The Bonnie Banks o' Loch Lomond edo Loch Lomond (euskaraz Loch Lomondgo bazter ederrak edo Loch Lomond) eskoziar abesti herrikoia da. Mundu edo herrialde anglosaxoietan oso ospetsua da, halere Eskozian abesti herrikoi soila izatetik ereserki ez ofizial maila izatera ere iragan da.

Abestiaren hitzak herrialde hartan dagoen Loch Lomond aintzirari buruzkoak dira, aintzira hau herrialde hartako handiena delarik. Abestiak bertsioaren arabera aldaera ugari ditu.

Bitxikeria

Bonnie hitzak eskozieraz polita, ederra edo liraina esan nahi du eta emakumezkoekin edota emakumezko generoa duten gauzekin erabili ohi da, adibidez: Bonnie Scotland ("Eskozia Ederra"), Bonnie Loch Lomond ("Loch Lomnd Ederra") edota Bonnie Women ("Emakume Ederrak").

AC/DC australiar heavy metal taldeak Bonnie izeneko abesti honen bertsioa kaleratu zuen, talde honetako Malcolm eta Angus Young anaiak nahiz Bon Scott abeslari ohia jaiotzez eskoziarrak baitziren.

Kanpo estekak


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.