The Big Short, 2015eko Adam McKay estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia eta drama-komedia film bat da. Michael Lewis idazlearen The Big Short: Inside the Doomsday Machine liburuan eta 2007-2008ko Finantza Krisialdian oinarritua dago. Christian Bale, Steve Carell, Ryan Gosling, Brad Pitt, Melissa Leo, Hamish Linklater, John Magaro, Rafe Spall, Jeremy Strong, Finn Wittrock eta Marisa Tomei aktoreek antzeztu zuten.
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Adam McKay eta Charles Randolph).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Subprime hipoteken ondorioz eta munduko finantza sistema orokorra zapuztu zuen 2007-2008ko Finantza Krisialdiaren ondoren, sistematik kanpo dauden lau tipo hipoteken merkatuak kale egingo zuela aurreikusi zuten bakarrak izan ziren. Orduan zeozer bitxia egitea erabaki zuten: etxebizitzen merkatuaren aurka balore baxuetara apustu egitea, garaiko edozein iritzi logikoen aurka eginez...
Aktoreak
Kanpo estekak