The Assassination Bureau Limited (euskaraz Hiltzaileen Elkarte Anonimoa), AEBetan The Assassination Bureau (Hiltzaileen Elkartea) 1969ko Basil Dearden ingeles zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzeko film bat da. Jack London idazleak idazten hasi eta hura hil ondorenean Robert L. Fish idazleeak amaitu zuen The Assassination Bureau, Ltd eleberrian oinarritua dago. Oliver Reed, Diana Rigg, Telly Savalas eta Curd Jürgens aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XX. mendearen hasiera, Londres. Sonia Winter (Diana Rigg) kazetari ausart batek nazioarteko hiltzaileen erakunde bat desegitea erabaki du. Nahiz eta bere asmoak burugabekeri arriskutsua dirudien, kriminal elkartearen buruzagia den Ivan Dragomiloff (Oliver Reed) kazetariaz maitemintzean denean dena hankaz gora jarri eta egoera aldatu egingo da.
Aktoreak
Kanpo estekak