Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1974, New York estatukoAmityville udalerria. Etxebizitza batean bizi den familia bateko seme zaharrenak bapatean inongo azalpenik gabe senide guztiak tiroz hilko ditu. 1975eanGeorge eta Kathy Lutz (James Brolin eta Margot Kidder) senar-emazte gazteak etxebizitza berdinean bizitzen jarri eta iraganean bertan jazo zen izugarrikeriari jaramonik egin gabe heuren bizileku berriari egokitzen saiatuko dira. Lutz senar-emazteek eta beren seme-alabek (Natasha Ryan, K.C. Martel eta Meeno Peluce) etxe madarikatu horretan 28 eguneko sekulako amesgaizto jasangaitz eta ikaragarria biziko dute.