The 7th Voyage of Sinbad (euskaraz Sinbaden 7. Bidaia), 1958ko Nathan Juran eta Ray Harryhausen estatubatuar zinema zuzendarien abentura eta fantasiazko film bat da. Mila gau eta bat gehiago arabiar ipuin saileko Sinbad itsasgizonaren pertsonaian eta istorioetan oinarritua dago, nahiz eta jatorrizko Sinbad itsasgizonaren zazpigarren bidaia ipuinaren kontakizunarekin izenburua ez beste batere zerikusirik ez duen. Kerwin Mathews, Torin Thatcher, Kathryn Grant, Richard Eyer eta Alec Mango aktoreek antzeztu zuten. Efektu bereziak Ray Harryhausenek landu zituen.
The Golden Voyage of Sinbad (1973, Sinbaden Urrezko Bidaia) eta Sinbad and the Eye of the Tiger (1977, Sinbad eta Tigrearen Begia) jarraipenak izan zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sinbad itsasgizonak (Kerwin Mathews) abenturaz beteriko itsas bidai bati ekingo dio, Koloso uharte misteriotsua helmuga duela, bertan Sokurah (Torin Thatcher) azti zitalak Parisa (Kathryn Grant) printzesaren aurka egindako madarikazioa desegin nahi baitu. Printzesa salbatzeko, Sinbadek munstro ugariei aurre egin beharko die, tartean Ziklope giza haragijalea, espatadun eskeletoa, Roc deritzon bi burudun hegaztia eta ahotik sua darion herensugea daude.
Aktoreak
Kanpo estekak