That Lady in Ermine 1948ko estatubatuar filma da. Ernst Lubitschek hasi baina, grabazioaren zortzigarren egunean hil eta gero, Otto Premingerrek amaitu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1861ean, Bergamoko kondesa den Angelinak Mario ezkonduko du. Hungariar husarrek ezkontza-egunean gaztelua eraso eta Mariok alde egingo du. Angelinak gaztelua defendatzeari ekingo dio.