Thar desertuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometrotako zabalera du eta basamortuaren %85a hartzen du. Pakistango zatiak aldiz Cholistan izena hartzen du eta 16.000km²-ko azalera du, eremu osoaren %15a. Hareazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da. Punturik altuena Aravalli mendien mugan du, 457 metroko altuera, eta punturik baxuena aldiz Kutcheko Rann aintziran, 61 metro.
Klima
Prezipitazio urria eta guztia montzoi garaiko ekaitzetan iristen dena, urteko 250mm gehienez. Montzoi garaira mugatzen dira prezipitazio hauek. Uztailean 52'8 °C-ko tenperaturara ere iristen da termometroa.
Fauna eta flora
Hainbat mendilerro eta muinok zeharkatzen dutenez habitat aniztasun handia du eta ohiko basamortuetan baino landaretza eta animalia aberastasun handiagoa du. 23 musker espezie eta 25 suge espezie eremu honetako endemikoak dira. Ugaztunak ere badaude, antilope indiarra, Bennetti gazela, Indiako onagroa eta gizakiak garraiobide gisa erabiltzen duen dromedarioa.
141 hegazti espezie ere zerrendatu dira, arranoak, belatzak, zapelatzak, saiak... Pauma basatiak ere ikusten dira ugari. Pauma Indiako hegazti nazionala izendatuta dago.
Eremu lehor honetan sastrakadi xerofiloak nagusitzen dira. Basamortuan orbanak osaatzen dituzte eta prezipitazioak izaten direnean orban horiek asko handitzen dira.