Than Shwe
Than Shwe (birmanieraz: သန်းရွှေ; θáɰ̃ ʃwè ahoskatua; Kyaukse, Britainiar Raj, 1933ko otsailaren 2a) birmaniar militar eta politikaria da. Myanmarkoko armadako jenerala izan zen, eta Myanmarko estatuburua izan zen 1992tik 2011ra.
Biografia
Armadan izena eman zuen hogei urterekin, eta kapitain mailara igo zen 1960an. 1962ko estatu-kolpearen ondoren, postu garrantzitsuak hartu zituen armadan, eta koronel izatera iritsi zen 1978an. 1985ean, Defentsako ministrorde izatera iritsi zen, eta, aldi berean, jeneral izendatu zuten.
1988ko irailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren, eta Estatuaren Legea eta Ordena Berrezartzeko Kontseiluaren izenpean Junta Militarra eratu ondoren, Shwe bertako 21 kideetako bat izatera igaro zen. 1992ko apirilaren 23an Estatuko Buruzagitzara eta Indar Armatuetako Komandante Buru izatera igo zen.
Birmaniako Estatuaren izena Myanmarrera aldatu zuen eta kutsu demokratikoa zuen konstituzio berri bat idazteko prozesuari ekin zion, baina, egia esan, diktadura iraunaraztea ahalbidetu zuen eta Demokraziaren aldeko Liga Nazionalari (LND) eta Birmaniako presidente hautatu Aung San Suu Kyiri herrialdea gobernatzea eragotzi zien. Aldi berean, bere herrialdea nazioarteko erakundeekin adiskidetu zuen, hala nola ASEANekin, eta erabaki zuen Gurutze Gorriak berriro herrialdean jardun ahal izatea eta, Amnistia Internazionalarekin batera, giza eskubideen egoerari buruzko txostenak egitea. Gutxiengo etniko eta erlijiosoen eta demokraziaren alde manifestatzen den edozein herritarren aurkako errepresio handiko diktadura estiloa garatzen du, gutxienez 250.000 desplazatu eta oposizioko liderrak eta kazetariak atxilotzea eraginez.
2007ko abuztuan eta irailean, monje budistek gidatutako herri-altxamendu bat gertatu zen diktaduraren aurka, Azafrai Iraultza izenekoa. Junta militarra 2011ko martxoaren 30ean desegin zen ofizialki, gobernu berria inauguratu zutenean.[1][2]
Erreferentziak
- ↑ Moe, Wai. (2011-3-30). «Than Shwe Officially Dissolves Junta» The Irrawaddy.
- ↑ http://www.dvb.no/news/president-sworn-in-spdc-dissolved/15033
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.