Terror by Night (euskaraz Izua gauez) Ameriketako Estatu Batuetako luzemetraia da. Pertsonaia nagusiak Sherlock Holmes eta Watson doktorea dira. Nahiz eta Sherlock protagonista izan, argumentua ez dago zuzenean Arthur Conan Doyleren narrazioetan oinarrituta; dena dela, zenbait narrazioekin badu bere lotura. Filmaren zuzendaria Roy William Neill izan zen. Protagonista nagusiak Basil Rathbone Sherlock gisa, eta Nigel Bruce Watsonen paperean: Filma 1946an plazaratu zen.[1]
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sherlock Holmesek (Basil Rathbone) zaindu behar du Rodesiako Izarra, Lady Carstairsena den diamante baliotsua. Roland, bere semea, beldur da Londresetik Edinburgora doan trenean harribitxi ospetsu eta gutiziatua ebatsiko ote dioten. Eta bere beldurrak bete egiten dira: Roland hilik agertzen da trenean eta diamantea desagertu egin da. Holmesek, Watson doktorearen eta Lestrade inspektorearen laguntzarekin, harribitxia berreskuratzen saiatuko da.
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ Alan Barnes, Sherlock Holmes On Screen: The Complete Film and TV History, Titan Books, Third Edition, January 31, 2012, ISBN 978-0-85768-776-0, page 287
Kanpo estekak