Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951ko apirilaren 12a) nafar musikagilea da.
2021ean Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen,[1] eta 2022an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eman zioten.
Biografia
Piano eta konposizio ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, Fernando Remacha, Juan Eraso eta Luis Morondo irakasleekin, besteak beste. Hainbat trebakuntza-saio egin ditu Ramón Barce edota Agustín González Acilu irakasleekin. Sienako (Italia) Chigiana Akademian ere egin zuen Konposizio ikastaroa, eta Europako hainbat hiritan osatu du bere prestakuntza.
1985ean sortutako Iruñeko Taldea-Grupo de Pamplona taldearen sortzaileetako bat izan zen.[2] Bertako nahiz nazioarteko hainbat konposizio-ikastaro eta nazioarteko jaialdi zenbaiten zuzendari izan da. Oposizio bidez lortu zuen 1990. urtean Konposizio eta Instrumentazioan katedradun izatea, eta horretan dihardu Madrilgo Goi Musika Kontserbatorioan.[3] Irakaskuntza eta konposizioa uztartuz, sari ugari lortu ditu musika-sorkuntzan eta interpretazioan. Besteak beste, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren, Frankfurteko Europako Musikaren Foroaren, Erromako Festival de Nuovi Spazi Musicaliren edo Heidelbergeko (Alemania) Jaialdiaren eskariz egin ditu hainbat konposizio.
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak