Terebinto harana (Elizen Arteko Bibliaren arabera[1]) edo Ela harana (hebreeraz, עמק האלה, Emek HaElah; arabieraz Wadi es-Sunt) Israelen dagoen haran txiki bat da, Betleemnetik hogei bat kilometrora, Beit Shemesh-etik 20 bat minutura. Haranak han ugari eta emankor hazten diren terebinto edo ahuntzadarretatik hartzen du izena, hebraieraz elah esaten baitzaie. Harana itsas mailatik 300 metroko altueran dago, 7 kilometro luze da, ekialdeko aldean 500 metro zabal da, eta mendebaldean bi kilometro.
Bibliaren arabera, Goliaten[1] aurka borrokatu zen David toki honetan.
Erreferentziak
Kanpo estekak