- Artikulu hau Bibliako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «David (argipena)».
David[1] (hebreeraz: דָּוִד, דָּוִיד, Dāwîḏ; arabieraz: داود, Dāwūd), Bibliaren arabera, Israelgo Erresumako bigarren errege eta Jesukristoren arbasoa izan zen. Errege zuzen, borrokalari, musikagile eta poeta ospetsutzat jotzen da, baita Salmoen sortzaile nagusitzat ere.
Edwin Thieleren arabera, K.a. 1040 eta 970 artean bizi izan zen, eta K.a. 1010 eta 970 artean erreinatu zuen[2], Samuelen ondoren. Hala ere, Daviden bizitzari buruzko iturri bakarrak Bibliako Samuel, Erregeak eta Kronikak liburuak dira.
Abrahamdar erlijiotan garrantzitsua da oso. Judaismoan David edo David HaMelekh Israelgo eta juduen erregea da eta bere ondorengo bat mesias izango da. Kristauek Jesusen arbasotzat jotzen dute, Josef bere aitaordea bere ondorengotzat jotzen. Islamean, Dawood du izena, eta profeta nagusietariko bat da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak