Abigail[1] (hebreeraz: אֲבִיגַיִל, ʾAvīgayīl) Nabalen emaztea zen. Nabalen heriotzaren ostean, Davidekin ezkondu zen[2]. Daviden hirugarren emaztea izan zen, Mikal –Saulen alaba– eta Ahinoam-en ostean. Saulek Davidi Mikal emaztea kendu eta Paltirekin –Laixen semearekin– ezkondu zuen.
Daviden seme baten ama izan zen, Biblian izen desberdinekin azaltzen dena: Kroniken Liburuan Daniel (1 Kro 3:1), Samuelen 2. liburuan Kilab (2 Sm 3:3) [3] eta Dalouia (antzinako grezieraz: Δαλουια) bertset bereko Septuagintaren itzulpenean.
Etimologia
Alde batetik, hebreerazko ab (aita) hitza, eta bestetik, g-y-l erroa "alaitu" ditugu. Biak elkartuta esanahi desberdinak ondoriozta daitezke, hala nola, "aitaren alaitasuna" edo "alaitasunaren sorburua". [4]
Erreferentziak
Kanpo estekak