Tengo sueños eléctricos 2022ko Valentina Maurel costarricar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kotxean doaz San Jose hiriko kaleetatik. Aitak gidatzen du, eta aldamenean doa ama. Eva eta ahizpa txikia atzeko eserlekuetan doaz. Eva leihotik begira doa, ahizpak egiten dizkion umekeriei kasurik egin gabe. Ama musika aldatzen saiatzen ari da, baina ez du botoiekin asmatzen. Aitak eskua kentzen dio behin eta berriro, eta kolpe batez itzaltzen du irratia. Garaje baten sarrerara iristen dira, eta aita kotxetik irteten da. Giltza batzuekin atea irekitzen saiatzen da, baina ez du lortzen, eta amorruz kotxe barnera begiratu ondoren, kotxeari lehenik eta ondoren bere buruari kolpeka hasiko da. Amak kasurik ez egiteko esaten die haurrei, eta irratiaren bolumena igotzen du. Txikienak izuaren izuz txiza egin du galtzetan, eta Eva kotxetik irteten da aitarengana hurbilduz. Aitak odoletan du kopeta.[1]
Aktoreak
- Daniela Marín Navarro: Eva
- Reinaldo Amién: Martín
- Vivian Rodríguez: Anca
- José Pablo Segreda Johanning: Palomo
Erreferentziak
Kanpo estekak