Teilaeraikuntzen estaldura egiteko erabiltzen den pieza da, buztin egosiz egin ohi dena[1]. Badaude teilatuak egiteko beste erak, baina, izenak dioen bezala hau estaldura nagusia da Euskal Herrian.
Bere erabilera zaharra da oso. Antzinako Grezian hasi omen ziren[2], izan ere, AtenasenKerámikon izeneko errebal bat omen zegoen, bertan zeramikazko teilak egiten zituztelako.
Formaren arabera, honako teilak daude:
Erromatar teila.
Arabiar teila: Kanal tronkokonikoaren forma eta 30-50 bat zentimetroko luzera duena.[1]
Teila laua: Forma angeluzuzena eta azpiko ertza biribildua daukana.[1]