1954kootsailaren 11n, LGTBI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan. Fuerteventurako aireportu abandonatuan kokatu zuten, Tefía herrian. Ez zituzten soilik homosexualak atxiki Nekazaritza Kolonia hartan, Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea ere eraman zuten hara. Lan behartuak, jipoiak, funtzionarioekin janari truk prostituitzerainoko muturreko gosea... bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Homosexualitatea legez debekatuko zuen frankismoak hurrengo urtean. 1966 arte eduki zuten irekita eremu hori.[4]
Gaur egun, gazteentzako aterpetxea da.
Bibliografia
Miguel Ángel Sosa Machín (2010): Viaje al centro de la infamia eleberria. Anroart. ISBN 978-84-92628-81-0. OCLC 868810883.[5]