"Tattoo" Loreen suediar abeslariaren kanta bat da, 2023ko otsailaren 25ean single gisa argitaratuta[1]. Melodifestivalen 2023 irabazi zuen, eta horregatik Suediaren ordezkaria izan zen 2023ko Eurovision Abesti Lehiaketan. Bertan ere irabazi zuen[2][3][4].
Plagioari buruzko eztabaidak
Abestiak Melodifestivalen garaipena eskuratu eta gero, nazioarteko hainbat hedabidetan zein publikoaren artean plagio salaketak izan diren. Aipatu diren abestien artean daude Pont Aeriren Flying Free, ABBAren The Winner Takes It All edo Mimka Newton ukrainarraren V plenu.
Erreferentziak
Kanpo estekak